2024/06/18

Ur: 'Verba vana auto risui apta non loqui' lan berria kaleratzear

Amurrioko Ur pagan black metal taldeak Verba vana auto risui apta non loqui hirugarren diskoa argitaratuko du larunbatean, ekainaren 22an. Arghura (Nakkiga) musikari arabarraren bakarkako proiektua da.

Sei abestiko lana Spitako Productions zigilu propioarekin kaleratuko du, eta Arghura bera arduratu da diseinuaz. Azala eta kanta zerrenda segidan topatuko dituzue:

01. Ilargiaren maitalea
02. Carthago delenda est
03. Harrizko lehoia
04. Itxinako egunsenti hutsa
05. Basoaren bihotza
06. Verba vana auto risui apta non loqui

Urte hasieran grabatu zuen Arghurak Spitako Studios-etan, eta Simon Da Silvak nahastu eta masterizatu du Empty Hall estudioetan.

Hurrengo kontzertuak