Bermeoko Urlik bandak egun gutxi barru sareratuko du MMXXIII lan labur berria. Bikotearen Bandcamp atarian entzun ahal izango da, besteak beste.
Azala eta abesti zerrenda aurreratu dituzte. Izenburua argitalpen urtea da eta zuhaitz baten azala da ikus daiteke azalean.
01. Putzu sakon eta ilunetik
02. Hemen dira
03. Beldurra aldez aldatuko da
04. Lan egitera kondenatuak
Lan berriko kanten letrek bizitzaren frustrazioak, faxismoaren mehatxua, zapalkuntzen aurkako aliantzak, antikapitalismoa... jorratzen dituzte. Udan grabatu eta nahastu dute lana Astelehen Galduak estudioan.
Bi kidek osatzen dute taldea: Andoni (ahotsa eta gitarra) eta Iker (bateria). Musikalki, muturreko doinuak eta zaratak atsegin dituzte: crust, grindcore, black metal eta hardcorea.
Lehen lan laburra jarraian entzun dezakezue: