Bermeoko Urlik bandak MMXXIV hirugarren lan laburra sareratuko du irailean. Azaletan oinarrituriko trilogia baten hirugarren eta azken atala izango da.
Hiru urtetan hiru lan osatu eta plazaratu dituzte: MMXXII, MMXXIII eta MMXXIV. Bakoitzak izaki bizidun bat du azalean: animalia, zuhaitza eta onddoa, hurrenez hurren.
Aurrekoekin egin moduan, Astelehen Galduak estudioan grabatu eta nahastu dute. Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:
01. Ondokarritik ezin irten
02. Ez gara ezer, ez gara inor
03. A, B eta Omega
04. Objetutik subjetura
Bi kidek osatzen dute taldea: Andoni (ahotsa eta gitarra) eta Iker (bateria). Musikalki, muturreko doinuak eta zaratak atsegin dituzte: crust, grindcore, black metal eta hardcorea.
Lehen eta bigarren lan laburrak entzungai dituzue bikotearen Bandcamp atarian:
Urlik - MMXXIII
Urlik - MMXXII