2020/11/29

Usuales proiektua abiatu du Iker Hervas musikariak

Gipuzkoako Usuales hard rock taldearen atzean Iker Hervas (Lined) musikaria dago. Algo que contar lehen diskoa izango da lehen emaitza, eta abenduaren 11n argitaratuko du.

Gehien gustuko duen musika estiloaren bidetik abiatu du abentura berri hau abeslari, baxu jotzaile eta konposatzaileak. Riffak, errepika itsaskorrak, koro ugari, gitarra soloak, pieza instrumentalak eta baladak dituela aurreratu du Hervasek.

Chromaticity Studios-etan grabatu du Pedro J. Mongeren laguntzarekin, eta azalaren diseinuaz Adolfo Warbanner arduratu da. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Renunciar
02. Algo Que Contar
03. Hasta El Final
04. Viene Y Va
05. Nadie Duerme
06. Siempre Tarde
07. Ritual
08. Viento A Favor
09. ¿Dónde Estás?
10. La Cuenta Atrás

Diskoari hasiera ematen dion kantua entzungai duzue:

Hurrengo kontzertuak