2023/05/08

Usuales taldeak 'Escucha & Atiende' singlea sareratu du

Gipuzkoako Usuales hard rock banda aleka estreinatzen ari da abesti berriak. Escucha & Atiende da plataforma digitaletan sareratu duten bigarrena.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute hau ere, Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Azala, berriz, MG Media Productions-ek egin du beste behin ere.

Otsailean, Doble o Nada singlea estreinatu zuen laukoteak:

Usuales Iker Hervas musikariak sortu zuen bakarkako proiektu gisara. Gerora, ordea, taldea osatzea eta egonkortzea erabaki zuen. Egungo laukotea duela urtebete inguru finkotu zuen: Iker Hervas (baxua eta ahotsa), Peio Arranz (gitarra), Adrian Esteban (gitarra) eta Beñat Valdizan (bateria).

Hervasek berak Herriko Burdinari aurreratu dionez, abesti asko dituzte konposatuta eta horietako batzuk grabatuko dituzte EP batean jasotzeko.

Hurrengo kontzertuak