Gipuzkoako Usuales hard rock bandak beste single bat plazaratu du: Sin Mirar Atrás. Hau ere Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin.
Abestiaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue:
Usuales Iker Hervas musikariak sortu zuen bakarkako proiektu gisara. Gerora, ordea, taldea osatzea eta egonkortzea erabaki zuen. Egungo laukotea duela urtebete inguru finkotu zuen: Iker Hervas (baxua eta ahotsa), Peio Arranz (gitarra), Adrian Esteban (gitarra) eta Beñat Valdizan (bateria).
Estreinatu berri dutena hirugarren singlea da. Aurretik, beste bi kanta kaleratu zituzten:
Usuales - Escucha & Atiende
Usuales - Doble o Nada