Bizkaiko Valkyria heavy metal bandak datorren otsailean argitaratuko du Indómito hirugarren diskoa. Laster argituko dute zein diskoetxerekin kaleratuko duten.
Aurrerapen moduan, lan berriaren azal esanguratsua erakutsi dute. Beste behin ere Warbanner artista bizkaitarra da egilea.
Bestalde, Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute diskoa berriz ere. Oraindik ez dute adierazi lehen singlea noiz estreinatuko duten.
2018an plazaratu zuten Tierra Hostil bigarren diskoa, eta lan horretako abesti baten bideoklipa aurkeztu zuten:
Lau musikari hauek osatzen dute Valkyria taldea: Yeray Hernandez (gitarra eta ahotsa), Borja Agirre (gitarra), Roberto Estrada Bobby (baxua) eta Jon Romero (bateria).