Gipuzkoako Velka black metal taldeak desegitea erabaki du. Horretarako, anonimotasunetik azaleratu dira proiektuaren hiru sustatzaileak: Julen (Elbereth, Oxida), Igor (Putrid Torso, Kotelny) eta Raff (Oxida). "Azken bi urteotan ez dugu inolako jarduerarik izan, eta, beraz, proiektua bukatutzat eman dugu", adierazi du hirukoak.
Duela hiru urte kaleratu zuten Purgatori Ignis Iudicium disko bakarra, eta, orain, lana doan eskuratzeko modua jarri dute beraien Bandcamp atarian. Kode horiek bandaren sare sozialetan topatuko dituzue.