Barakaldoko Vhäldemar heavy metal taldeak urriaren 6an plazaratuko du Straight To Hell seigarren diskoa. Fighter Records zigilua arduratuko da argitalpenaz mundu mailan CD, binilo eta kasete formatuan. MDD diskoetxeak argitaratuko du Alemania, Suitza eta Austrian, eta Red Rivet Records-ek Japonian. Azalaren diseinuaz Darkgrove artista ezaguna arduratu da.
Itxaronaldia arintzeko Afterlife bigarren singlea aurkeztu dute
Aurretik, Hell Is On Fire lehen singlea estreinatu zuen.
Pedro J. Monge taldeko gitarra jotzaileak grabatu, nahastu eta masterizatu du lan berria bere Chromaticity Studios-etan. Aurreratu dituzten bi kantuez gain, beste batzuen izenak ondorengoak dira: Death To The Wizard!, Straight To Hell eta Damnation's Here.
Azaroaren 7an egingo dute aurkezpen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian, Leize eta In Thousand Lakes taldeekin batera.