2023/03/22

Vhäldemar bandak 2024an argitaratuko du disko berria

Barakaldoko Vhäldemar heavy metal taldea lan berria grabatzen ari da Asuako Chromaticity Studios-etan. Hori bai, pixkanaka. Disko berria 2024an argitaratuko dutela iragarri dute. Era berean, aurrerapen txiki bat zabaldu dute sare sozialetan.

2020ko urrian plazaratu zuten Straight To Hell (Fighter Records/MDD/Red Rivet Records) orain arteko azken diskoa, euren ibilbideko seigarrena. Lanaren iruzkina gure webguneko Kritikak atalean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak