Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak urrian argitaratuko du Straight To Hell seigarren diskoa, Fighter Records zigilupean. Aurrerapen gisa Hell Is On Fire singlea aurkeztu dute, eta jarraian duzue entzungai.
Lanari azken ukituak ematen ari dira Pedro J. Monge taldeko gitarra jolearen Chromaticity Studios-etan. Aipaturiko singleaz gain, beste hainbat kanturen izenak iragarri dituzte: Hell Is On Fire, Death To The Wizard!, Straight To Hell eta Damnation's Here. Diskoaren eta singlearen diseinuaz Darkgrove artista ezaguna arduratu da.