2019/09/30

Vhäldemar taldeak hirugarren diskoa ere berrargitaratuko du

Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak Metal of the World disko aparta berrargitaratuko du Fighter Records zigiluarekin, azaroaren 19an. Horrela, diskografia osoa egungo zigiluarekin argitaratuta izango dute. Lehen bi diskoen berrargitalpena bilduma gisa plazaratu, laugarren lana berrargitaratu, eta bosgarrena eurekin plazaratu zuten. Hona hemen azal berria eta abesti zerrenda:

01. River of Blood
02. Dusty Road
03. Saints of Hell
04. Metal of the World
05. Wartime
06. My Nightmare
07. Wild Hearts
08. Bastards
09. Action
10. Light and Darkness
11. Arrows Flying High
12. Bach's Invention
13. Old King's Visions (III)

Bost disko eta EP bat plazaratu ditu Bizkaiko bandak: Fight to the End (Arise Records, 2002), I Made My Own Hell (Arise Records, 2003), Metal of the World (Auto-ekoizpena, 2010), Shadows of Combat (Auto-ekoizpena, 2013), Old King's Visions (Fighter Records, 2017) eta Against All Kings (Fighter Records, 2017). Hiru urte luze pasa dira azken lanetik, eta seguru diskografiako seigarrena prestatzen ari direla.

Hurrengo kontzertuak