2017/10/20

Vhäldemar taldearen 'Against All Kings' diskoa azaroan iritsiko da

Barakaldoko Vhäldemar bandak azaroaren 7an argitaratuko du Against All Kings bosgarren diskoa. Azken EPa bezala, Madrilgo Fighter Records diskoetxeak plazaratuko du. Pedro J. Monje gitarra jotzaile eta soinu teknikariaren Chromaticity Studios-etan grabatu dute diskoa. 

Bestalde, taldean kide aldaketa bat izan dute. Gontzal bateria jotzaileak banda utzi eta Orion Child taldeko Jandrok beteko du bere hutsunea.

Hemen duzue diskoaren azala, abesti zerrenda eta aurrerapen kantua entzuteko aukera. Abestian Alberto Rionda (Avalanch) gitarra jotzaileak kolaboratu du.

01. Metalizer
02. Old King's Visions (Part V)
03. Against All Kings
04. Eye For an Eye
05. I Will Stand Forever
06. Vulcano
07. Howling at the Moon
08. The Last to Die
09. Walking in the Rain
10. Rebel Mind
11. Titans in D Minor

Vhäldermar - Against All Kings

Hurrengo kontzertuak