Bizkaiko Viewer hardcore/metal bandak A Perfect War bigarren abestia aurkeztu du. Uckaia eta Holy Txala taldeetan ibilitako hainbat kideren abentura berria da.
Bigarren singlearen bideoklipa ere Danel Garay (Withredd) musikariak eta artistak zuzendu du.
What We Can't See With Our Eyes estreinako kantaren bideoklipa, berriz, jarraian topatuko duzue. Hau ere Garay zuzendurikoa da.
Laukotearen lehen abestiak beraiek grabatu eta ekoiztu dituzte, Vic Ortega ekoizlearen laguntzarekin batera. Ortega bera arduratu da nahasketez eta masterizazioaz. Aurten lehen diskoa argitaratu eta kontzertuak ematen hasiko dira.
Musikari hauek osatzen dute Viewer taldea: Mikel Alberdi (ahotsa), Ager Barragan (bateria), Edu Fernandez (gitarra) eta Aitor Ipiña (baxua).