2023/11/24

Viewer taldeak estreinako abestia azaleratu du

Bizkaiko Viewer hardcore/metal banda sortu dute Uckaia eta Holy Txala taldeetan ibilitako hainbat kidek. Era berean, azken hilabeteotako lanaren aurreneko emaitza erakutsi du: What We Can't See With Our Eyes estreinako kanta.

Danel Garay (Withredd) musikariak eta artistak zuzenduriko bideokliparen bidez aurkeztu dute.

Laukotearen lehen abestiak beraiek grabatu eta ekoiztu dituzte, Vic Ortega ekoizlearen laguntzarekin batera. Ortega bera arduratu da nahasketez eta masterizazioaz. 2024an lehen diskoa argitaratu eta kontzertuak ematen hasiko dira.

Musikari hauek osatzen dute Viewer taldea: Mikel Alberdi (ahotsa), Ager Barragan (bateria), Edu Fernandez (gitarra) eta Aitor Ipiña (baxua).

Hurrengo kontzertuak