2019/06/03

Voltium taldeak lehen diskoa argitaratu du

Bizkaiko Voltium thrash metal bandak lehendabiziko lana plazaratu du. Gainera, denbora oso laburrean lortu dute. Taldea sortu eta hamasei hilabetetara grabatu eta aurkeztu dute estreinakoa.

Zazpi abesti ditu lanak, eta dagoeneko plataforma digitaletan zein sarean entzun daiteke. Formatu fisikoan ere eskuratu daiteke bandaren bitartez. Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:

01. War Within (Intro)
02. My Hero
03. This Hell
04. Insurrection
05. No Way Back
06. The Shade
07. Vendetta

Hemen duzue My Hero kantua.

Lau musikarik osatzen dute Voltium: Alex (ahotsa eta gitarra), Jon Ander (gitarra eta koroak), Javi (baxua) eta Jose (bateria).

Hurrengo kontzertuak