2023/01/08

War Symphony bandak 20. urteurrena ospatzea erabaki du

Barañaingo War Symphony power metal taldea suspertu da. 2000. urte inguruan sortu eta 2002an sei abestiz osaturiko maketa bakarra kaleratu ondoren, desagertu egin ziren. Ordea, ez ziren desegin beraiek jakinarazi dutenez.

Taldekideak denbora luzez elkar ikusi gabe egon ostean, bandari omentzea erabaki zuten. Horrela, 20. urteurrena ospatzeko, pasa den maiatzean The Power of Time izeneko abestia argitaratu zuten.

Berriozarko Musiikki estudioetan grabatu zuten, eta jarraian entzun dezakezue:

Kanta berri hau iraupen luzeko lehen diskoan jasoko dute, aurten plazaratzeko asmoa dutena.

Hurrengo kontzertuak