Gasteizko When Evil Comes metalcore banda tantaka aurkezten ari da estreinako diskoa. Supreme Chaos bigarren singlea aurreratu dute letren bideo batekin.
Aldiz, lehen singlea Black Horse abestia eta bideoklipa izan zen.
Minerva bandaren errautsetatik jaio zen When Evil Comes, eta aldaketa ugari izan ditu. Azkenekoa, aste honetan bertan iragarri dute. Luisk gitarristak taldea utzi du eta bere ordezkoa zein den laster argituko dute. Horrez gain, gogoratu behar da Igor Fernandez (Dawn of the Maya ohia) abeslaria fitxatu zutela aurrera egiteko.