Gasteizko When Evil Comes metalcore bandak duela urtebete argitaratu zuen Inner War estreinako diskoa. Ordutik, gauzak asko aldatu dira arabarrentzat.
Otsailean, Igor abeslariak uztea erabaki zuen, eta, martxoan, laukote gisa aurrera egitea erabaki zuten. Mikel baxu jotzaileak hartu zuen abeslariaren tokia, ordura arte ahots melodikoaz arduratu ondoren.
Urtea beteta, Inner War diskoko Broken Wings abestia Mikelen ahotsarekin birgrabatu eta bideoklip berezi batekin aurkeztu dute.
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Mikel (ahotsa), Iker (gitarra), Curco (gitarra) eta Andres (bateria).