Gasteizko When Evil Comes metalcore banda ez da berria. Minerva taldeak izena aldatzea erabaki du, errautsetatik aro berri bati hasiera emateko. Era berean, Igor Fernandez (Dawn of the Maya ohia) abeslari berria aurkeztu dute. Boskotea osatuta lehendabiziko diskoa argitaratzeko gogotsu daude.
Duela bi urte Cursed lan laburra argitaratu zuten Minerva izenarekin. Abentura berria, aldiz, helduagoa eta ilunagoa izango dela iragarri dute.