2024/05/31

Withredd laukoteak 'Split' single berria eman du argitara

Bilboko Withredd talde alternatiboak abestiak aleka aurkezteari ekin zion, eta bide beretik jarraitzeko asmoa dute. No Replicant lan laburra sareratu zutenetik, hiru dira munduratu dituzten singleak. Hain justu, Split izeneko hirugarrena da argitara eman duten berriena.

Danel Garay buru duen taldeak ildo berari eusten dio, metal alternatibo eta progresiboaren alde eginez, eta ikus-entzunezkoei garrantzia berezia emanez.

Aurrez, beste bi kanta aurkeztu zituzten, horietako bat bideoklip eta guzti.

Withredd - Even

Withredd - _Why you shouted at me

Duela urtebete inguru No Replicant lan laburra argitaratu zuten plataforma digitaletan. Herriko Burdinaren kritika hemen irakur dezakezue.

Withredd laukotea musikari hauek osatzen dute: Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa).

Hurrengo kontzertuak