2022/12/04

Withredd taldeak "Faces" abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Bilboko Withredd prog/djent metal banda No Replicant lan laburreko piezak pixkanaka aurkezten ari da. Faces da laugarren singlea, eta hau ere bideoklip batekin estreinatu dute.

Beste hiru aurrerapenak jarraian ikus ditzakezue:

Withredd - No Replicant

Withredd - Cryo

Withredd - Prevelion

Laukoteak honela aurkeztu du bere burua: "Esperimentatzea asko gustatzen zaigu. Talde gisa eta indibidualki lan egiten dugu ditugun gaitasun artistikoak baliatzeko. Horregatik, hasieratik bideoklipak sortu ditugu, baina ez banda kontzeptuari begira. Forma alternatiboen bidez transmititzea da helburua".

Zuzenekoei begira, lau musikarik osatzen dute taldea: Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa).

Hurrengo kontzertuak