2022/09/23

Withredd taldeak "No Replicant" singlea estreinatu du

Bilboko Withredd prog/djent metal banda aleka aurkezten ari da No Replicant lan laburreko abestiak. Hain zuzen ere, hirugarren singleak EParen izenburu bera du.

Beste bi kantak eta bideoklipak jarraian topatuko dituzue:

Withredd - Cryo

Withredd - Prevelion

Laukoteak honela aurkeztu du bere burua: "Esperimentatzea oso gustuko dugu. Talde gisa eta indibidualki lan egiten dugu ditugun gaitasun artistikoak baliatzeko. Horregatik, hasieratik bideoklipak sortu ditugu, baina ez banda kontzeptuari begira. Forma alternatiboen bidez transmititzea da helburua".

Zuzenekoei begira, lau musikarik osatzen dute taldea: Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa).

Hurrengo kontzertuak