2024/06/02

Wojtyla bandak 'In Nomine Tenebris' lehen diskoaren xehetasunak eman ditu

Iruñeko Wojtyla heavy metal taldeak In Nomine Tenebris iraupen luzeko lehen diskoa plazaratuko du ekainaren 8an. Beste behin ere, Alberto Porresekin grabatu dute haren K estudioetan.

Azala eta kanta zerrenda aurreratu dituzte.

01. Blind rage attack
02. Shellshock memories
03. The serpen downfall
04. Negative bias
05. In Nomine Tenebris
06. Feral impaler
07. Unnütze esser
08. A letter from the past
09. Mind eating vortex

Abestietako bat jarraian entzun dezakezue:

2013. urtean elkartu ziren, eta bost urte beranduago argitaratu zuten estreinako lan laburra: Unholy March of Solitude. Boskote izatetik laukote izatera pasa ondoren, iraupen luzeko diskoa kaleratuko dute. Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Hector Urdin (gitarra), Javier Sanchez (bateria), Carlos Gil (baxua) eta Carlos Zelaia (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak