2018/09/19

Wojtyla taldeak lehen disko laburra argitaratu du

Iruñeko Wojtyla heavy metal bandak Unholy March of Solitude lan laburra atera zuen abuztua bukaeran. Sei abesti ditu eta Alberto Porresekin grabatu zituzten bere K estudioetan.

01. Unholy March of Solitude
02. Dominion of the Prey
03. Promatheus
04. NightShift
05. Hatred
06. Supersonic Satan

Abuztuaren 25ean egin zuten lanaren aurkezpena Infernu tabernan, eta aurrera begira kontzertu data berriak dituzte. Urriaren 6an Nafarroako Cortes herrian ariko dira Ankhar gipuzkoarrekin batera. Aldiz, 2019ko otsailaren 16an Gasteiz In Metal Fest jaialdian parte hartuko dute Beyond the Styx, Minerva eta Bloody Brotherhood bandekin batera. Urban Rock Concept aretoan izango da.

Lehen EPko bi abesti entzun ditzakezue jarraian:

 

Hurrengo kontzertuak