Nafarroako Xtasy hard rock taldeak 2024. urte hasieran kaleratuko du laugarren diskoa. Maiatzean hasiko dira grabatzen Rock 81 eta Sureau estudioetan.
Silvia Idoate abeslaria eta Jorge Olloqui gitarrista Suediako Sölleron herrian izan dira Erik Märtensson (Eclipse) musikariarekin, eta haren Mass Production estudioan konposatu dituzte abesti berriak.
Estudioko lan berria plazaratu aurretik, uda bukaeran zuzeneko CD/DVD bat argitaratuko dute. Hain zuzen ere, Eye of the Storm azken diskoko kontzertu birako Gasteizko eta Burlatako kontzertuak grabatu zituzten.
Bikoteak gidaturiko taldeak iazko apirilean aurkeztu zuen azken erreferentzia: Fuerza Interior lan laburra.