2020/02/07

Xtasy bandak "Eye of the Storm" lan berria argitaratuko du martxoan

Nafarroako Xtasy hard rock taldeak Eye of the Storm hirugarren diskoa plazaratuko du martxoaren 6an, Metalapolis Records diskoetxearekin. Noaingo R81 estududioetan grabatu dute lan berria, eta Erik Märtensson (Eclipse, W.E.T., Nordic Union) musikariak nahastu eta masterizatu du Suediako bere Mass Destruction estudioetan.

Hona hemen Stan W Decker diseinatzaileak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Die Young
02. Play With Fire
03. Eye of the Storm
04. Perfect Strangers
05. Welcome to My World
06. The War
07. Flesh and Blood
08. Crashing Down
09. Nowhere to Run
10. The Clock
11. Silent Heroes

Dagoeneko lau kantu aurreratu dituzte, tartean bideoklip bat.

Xtasy - Welcome to My World

Xtasy - Play With Fire

Xtasy - Perfect Strangers

Xtasy - Die Young

Martxoan abiatuko dute disko berriaren aurkezpen bira, eta hainbat data aurreratu dituzte. Tartean dira, Euskal Herrian joko dituzten bi kontzertu. Martxoaren 18an Atarrabiako Totem aretoan ariko dira, eta martxoaren 19an Gasteizko Urban Rock Concept aretoan. Bietan Human Zoo eta Oxido bandekin batera ariko dira.

Hurrengo kontzertuak