2021/03/17

Xtasy bandak kide berriak aurkeztu ditu

Nafarroako Xtasy hard rock taldeak boskotea osatu du. Silvia Idoate abeslaria eta Jorge Olloqui gitarrista dira bandaren gidariak, eta hiru taldekide berriak zeintzuk diren argitu dute: Carles Salse gitarrista, Johnny Kerchief baxua eta Abel Sequera bateria. Udazkenean itzuliko dira taula gainera bost kideak elkarrekin.

Iazko martxoan Eye of the Storm hirugarren diskoa plazaratu zuten, Metalapolis Records diskoetxearekin. Noaingo R81 estududioetan grabatu, eta Erik Märtensson (Eclipse, W.E.T., Nordic Union) musikariak nahastu eta masterizatu zuen Suediako bere Mass Destruction estudioetan.

Harrera ona izan zuen lanak, baina zuzenean aurkezteko arazo ugari izan dituzte COVID-19ak eragindako krisiarengatik. Gure webgunean diskoaren kritika irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak