2019/02/04

Xtasy bandak Suedian ekoiztuko du hirugarren diskoa

Noaingo Xtasy hard rock taldeak Suedian grabatuko du lan berria, Erik Martensson (Eclipse, W.E.T., Nordic Union) ekoizle eta sortzailearekin. Nafarren ibilbideko hirugarren diskoa izango da.

Hilabeteetako sormen lanaren emaitzari forma emateko elkartuko dira Martenssonekin bere Mass Destruction estudio berrietan. Lehen bisitan, sormena findu eta aurre-ekoizpena landuko dute. Martxoan, berriz, bigarren aldiz joango dira Suediako estudiora diskoa grabatu, nahastu eta masterizatzera. Urte bukaerarako argitaratzea dute helburu.

Silvia Idoate eta Jorge Olloqui dira taldeko gidariak, eta oso gogotsu daude erronkari aurre egiteko. "Orain arte ni arduratu naiz diskoen ekoizpenak. Oraingoan, ordea, Erikekin batera lan egingo eta emozioz beterik nago", adierazi du Olloquik. "Ziur nago gure onena aterako duela", gaineratu du Idoatek. 

Boskoteak bi disko eta EP bat argitaratu ditu: Stronger (2014), Revolution (2014) eta Second Chance (2017). Hain zuzen ere, azken laneko Into the Fire abestiaren bideoklipa jarraian duzue ikusgai.

Hurrengo kontzertuak