2020/12/28

Xtasy bandaren bi sortzaileek musikari berriekin egingo dute aurrera

Nafarroako Xtasy hard rock taldeak aldaketak datozela iragarri du. Silvia Idoate eta Jorge Olloqui musikari sortzaileek ohar baten bidez adierazi dute, kide berriekin egingo dutela aurrera. Beraz, dagoeneko ez daude bandan David, Gari eta Chema. 2021eko udaberrian aurkeztuko dute talde berria, eta datorren urteko udazkenean Europan kontzertu bira garrantzitsu bat egin ahal izatea espero dute.

Martxoan Eye of the Storm hirugarren diskoa plazaratu zuten, Metalapolis Records diskoetxearekin. Noaingo R81 estududioetan grabatu, eta Erik Märtensson (Eclipse, W.E.T., Nordic Union) musikariak nahastu eta masterizatu zuen Suediako bere Mass Destruction estudioetan.

Harrera ona izan zuen lanak, baina zuzenean aurkezteko arazo ugari izan dituzte COVID-19ak eragindako krisiarengatik. Herriko Burdina webgunean diskoaren kritika irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak