Nafarroako Xtasy hard rock banda guztiz osatu dute lan berria argitaratu eta zuzenekoetara itzultzeko. David Zarzosa (Tracción eta Su Ta Gar ohia) musikariak baxu jotzaile gisa bat egin du gainerako kideekin.
Silvia Idoate abeslaria eta Jorge Olloqui gitarrista dira taldearen gidariak. Beste kideak, berriz, Javi Herrero (Zenobia, Grendel) bateria jotzailea eta Carles Salse (Kilmara) gitarrista dira.
Une honetan, laugarren diskoa nahasten ari da Erik Märtensson (Eclipse) musikaria Suediako Mass Production estudioan. Nafarren asmoa da uda ondoren argitaratzea lan berria.
2023ko urriaren 27an argitaratuko zuten Live of the Storm lehendabiziko zuzeneko diskoa. 2022ko urrian Gasteizko Urban Rock Concept aretoan eta abenduan Burlatako kultur etxean eskainitako kontzertuak jasotzen ditu.