2025/03/04

Xtasy taldeak bateria jotzaile berria du

Nafarroako Xtasy hard rock banda laugarren diskoaren grabazioa bukatzen ari da. Horrekin batera, bateria jotzaile berri bat dutela iragarri dute: Javi Herrero gasteiztarra. Zenobia eta Grendel taldeetako kidea ere bada, eta Donostiako Heavy Jaiaren antolakuntza taldekoa.

Silvia Idoatek eta Jorge Olloqui gitarristak gidatzen du Xtasy banda. Hain zuzen ere, Olloquik berak ongietorria egin dio Herrerori: "Duela hamar urte baino gehiagotik ezagutzen dugu Javi, eta badakigu bateria jotzaile bikaina izateaz gain, pertsona ona dela eta gauzak oso erraz jartzen dituela lan egiteko eta birak egiterako orduan. Beraz, oso pozik gaude disko berriari begira gurekin izango delako. Zoratzen gaude urte amaieran agertokietara itzuli eta kantu berriak jotzeko".

Lan berria apirilean nahastuko du Erik Märtensson (Eclipse) musikariak haren Suediako Mass Production estudioan.

Nafarrek 2023ko urriaren 27an argitaratuko zuten Live of the Storm lehendabiziko zuzeneko diskoa. 2022ko urrian Gasteizko Urban Rock Concept aretoan eta abenduan Burlatako kultur etxean eskainitako kontzertuak jasotzen ditu. 

Hurrengo kontzertuak