Nafarroako Xtasy hard rock bandak Fuerza Interior lan laburra kaleratuko du apirilaren 8an. Lehen aldia da gaztelaniaz abesturiko lan bat osatzen dutela. Zehazki, Eye Of The Storm azken diskoko bost abesti gaztelaniaz birgrabatu dituzte. Crashing Down kantuaren bertsio akustikoa izango du lanak bonus track gisa. Aurrerapen moduan, A Luchar abestia aurkeztu dute: