2019/11/26

ZaKill banda "Itzala" diskoarekin bueltan da

Baztango ZaKill thrashcore taldeak aurki plazaratuko du Itzala lehendabiziko diskoa. Duela bi urte Kill or die maketa atera ondotik, hainbat zuzeneko bizkor eman zituzten. Diskoa ere ez da sobera luzea. Hamaika kantu ditu eta hamaika minutu.

Hauxe duzue azala eta abesti zerrenda:

01. Nabala
02. Erantzunik ez
03. Samsara
04. Ska gaindosia
05. Galtzaileak
06. Itzala
07. Tatcher anderea
08. Madafaka
09. Kids with guns
10. The piti killer
11. +/-

Abestietako bat jarraian duzue entzungai:

Hiru musikarik osatzen dute banda: Urko Baraibar (baxua eta ahotsa), Joniko Berho (bateria eta ahotsa) eta Iker Plaza (gitarra eta ahotsa). Plaza bera Dama taldeko kidea ere bada.

Hurrengo kontzertuak