2024/12/16

Ztah eta Ødei elkartu dira 'Aurreiritziak' plazaratzeko

Donibane Lohizuneko Ztah deathcore taldeak eta Ødei (Odei Barroso) abeslariak indarrak batu dituzte. Egia esan, bi mutur lotu dituzte: metala eta rapa. Orain, mintzatu daitezela periferiak.

Aurreiritziak abesti berria elkarrekin plazaratu dute. Alkimia Films-ek zuzenduriko bideoklipa segidan ikus dezakezue:

Kanta beraiek grabatu eta nahastu dute. Masterizazioaz, berriz, Notos Productions arduratu da.

Ztah banda 2010. urtean sortu zen Donibane Ziburuko gaztetxean. Oier (Hats, Stakipop), Jon (Hats, Stakipop) eta Pilo (Glokom) musikariek abiatu zuten proiektua. Ondoren, Iñakik (Dementzia, e-Volv, PIBAllStar) bat egin zuen laukotea osatuz. 2011n lehen lan laburra plazaratu zuten, agerian utziz groove metal eta thrashcore doinuak uztartzen zituztela. 2016an Iñorabidea estreinako diskoa argitaratu zuten, eta hainbat kontzertu eman Euskal Herriko hainbat txokotan.

Laukote izatetik boskote izatera pasa ziren, bi gitarra jotzailerekin, eta horrela kaleratu zuten 2020an Aska Nazazu bigarren diskoa. Gaur egun, bost musikarik osatzen dute banda: Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Gixer (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria).

Hurrengo kontzertuak