2020/03/26

Ztah taldeak "Aska Nazazu" izena jarri dio bigarren diskoari

Lapurdiko Ztah groove metal bandak boskote bihurtuta plazaratuko du Aska Nazazu bigarren diskoa. Soinua trinkotu eta sendotzeko asmoarekin, bigarren gitarra jotzaile bat fitxatu dute. Horrela, gaur egun ondorengo bost musikariek osatzen dute taldea: Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Guillaume (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria).

Lan berriari dagokionez, bederatzi abesti izango ditu, eta ondo bidean, maiatzean argitaratuko dute. 

01. Instru
02. 37 A 26
03. Maltzurga
04. Prest Izango Ote Zira
05. Ama Lur Sustraien Bila
06. Gure Bazterrak
07. Zintzur Itotze
08. Aska Nazazu
09. Denboraren Zama

Donibane Ziburuko gaztetxean sortu zen Ztah taldea 2010. urtean, eta beraz, hamar urte beteko dituzte aurten. 2011n lehen maketa kaleratu zuten, eta 2016an Iñorabidea estreinako diskoa.

Hurrengo kontzertuak