2023/11/03

Zuldar berpiztu dute bi hamarkada beranduago

Sopelako Zuldar melodic death metal taldea bueltan da. Gainera, deabru itxurarekin. 2004an banandu zen banda, eta bi hamarkada geroago inoiz baino gogotsuago itzuli direla jakinarazi dute.

Datorren astean abesti berri bat argitaratuko dute. Dena dela, aurrerapen moduan bideo labur bat sareratu dute.

Zuldar 1996an sortu zen, eta bost gaztek eraman zuten aurrera: Urtzi Barceló Tanke gitarrista, Ugaitz Aguilar Mono gitarrista, Egoitz Gorbea Txibu bateria, Alain Gutierrez Dalay Tarda abeslaria eta Egoitz Urrutia Brutus baxu jotzailea. Ibilbide laburra izan zuten lehen etapa horretan. 2003an Zabalandi izeneko estreinako diskoa argitaratu zuten, eta 2004an lau abestiko lan labur bat sareratu zuten beraien MySpace atarian. Ordea, 2004. urtean bertan banandu ziren. Gerora, Dalay Tardak Rise To Fall taldearekin bat egin zuen gaur egun arte, eta denbora batez Bioterror bandan aritu zen Monorekin batera. Tankek, berriz, Arduis bakarkako bidea abiatu zuen.

Hurrengo kontzertuak