2024/05/20

Zurbeltz laukoteak 'Lamia' lehen kanta aurkeztu du

Donostiako Zurbeltz death metal banda gaztea duela urtebete azaleratu zen. Ordutik, hainbat kontzertu eman dituzte, eta, orain, Lamia lehendabiziko abestia estreinatzea erabaki dute. Beraien estreinako EParen aurreneko singlea da.

Adierazi dutenez, harreman pertsonaletan sortzen diren talkei buruzkoa da abestia. Beraien kabuz grabatu dute, detaile guztiak zainduta. Singlearen azala Itxaso Expositok egin du, eta logoa Josebak. 

Zurbeltz banda lau musikarik osatzen dute: Beñat Outerail Patuko (ahotsa eta gitarra), Oier Amelibia (gitarra eta koroak), Iker Marban Marbius (baxua eta koroak) eta Jon Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak