2026/10/08

Adimen A banda 'Lubaki' abestiarekin azaleratu da

Gipuzkoako Adimen A taldea bi musikariren abentura berria da: Exekutibo (ahotsa) eta Satelite (gitarra). Aurretik, Hiri Galduak, Black Diamond eta Loccomotor bandetan ibilitakoak dira. 

Azken bi urteak lozorroan konposatzen pasatu ondoren, lehen diskoa kaleratuko dute 2026. urtea bukatu baino lehen. Hamaika abestikoa izango da, eta bikotearen hitzetan, rock gogorra, metala eta elektronika uztartzen dituzte. 

Aurrerapen moduan, Lubaki kanta estreinatu dute: "Adimen artifiziala erabiliz, gaur egun munduan dauden sarraskiei buruz hitz egiten dugu, biktima baten ikuspuntua erabiliz". Bideolan enpresak egin du hitzen bideoa:

Diskoa Exekutibo estudioetan grabatu dute, eta Aimar Ibarzabalek egin du nahasketa eta masterizazioa. 

Podcasta

Hurrengo kontzertuak