2024/10/13

Aeroscreamer taldeak bigarren lana grabatu du

Gasteizko Aeroscreamer heavy metal bandak bigarren lana prest dauka. Une honetan, zigilu baten bila dabiltza hainbat formatutan argitaratzeko. Lan berria Espartzako Sonido XXI estudioetan grabatu zuten pasa den udan.

Boskotea berritu osteko lehen erreferentzia izango da. 2020an kaleratu zuten Cast the Fire estreinakoa, eta jarraian entzun dezakezue:

Bost musikari hauek osatzen dute banda: Leire Zubizarreta (ahotsa), Ekaitz M. Vela (gitarra), Beñat M. Vela (sintetizadoreak eta gitarra), Joseba Segura (baxua) eta Jonja Rodriguez (bateria).

Hurrengo kontzertuak