Barakaldoko Alex de Benito musikaria Sound of Paradise bakarkako lehen diskoaren pilulak aurkezten ari da. Dagoeneko hiru dira aurreratu dituen abestiak, eta The Kickboxer da berriena eta adierazgarriena.
Musika estilo oso desberdinak jorratu ditu bandarekin, eta bakoitzerako janzkera aproposa aukeratu du. Txaber Miravallesek (Conserje del Universo) zuzenduriko bideoklipa jarraian ikus dezakezue.
Musikari bizkaitarra Rock Factory eskolako arduraduna da, eta han grabatu du diskoa. Aldiz, azala jarraian ikus dezakezue:
Kanten bideoklipak pixkanaka zabaltzen ari da, eta horiek Gaua Estudioan grabatu ditu taldearekin batera. Hain zuzen ere, lau musikari hauek ditu alboan: Iban Fontaneda (gitarra), Ainara Grisaleña (baxua), Ander Mendoza (bateria) eta Javi Montilla (teklatuak).
Lehen kontzertua abenduaren 21ean emango dute Portugaleteko Groove aretoan, beste bi talderekin batera.
Aurretik bi kanta aurreratu zituen musikari bizkaitarrak:
Alex de Benito Project - Sound of Paradise
Alex de Benito Project - Daylight
Alex de Benitoren curriculuma, gitarrista eta bateria jotzaile moduan: Black Ice, Waldheim, Vhäldemar, Steel Puppets, Unbreath, After Life eta beste.