Barakaldoko Alex de Benito musikariak proiektu pertsonalaren alde egitea erabaki du. Alex de Benito Project izena jarri dio, eta bere baitan duen musikagintza erakusteko nahiak bultzatuta eman du pausoa. Instrumentala da bere proiektu propioa.
Luzea da bizkaitarraren curriculuma, gitarrista eta bateria jotzaile moduan: Black Ice, Waldheim, Vhäldemar, Steel Puppets, Unbreath, After Life eta beste.
Rock Factory eskolako arduraduna ere bada, eta han duen estudioan grabatu du aurkeztu berri duen Daylight lehen abestia. Iñigo Achak zuzenduriko bideoklip batekin sareratu du:
Bizkaitarra beste lau musikariz inguratu da taldea osatzeko: Iban Fontaneda (gitarra), Ainara Grisaleña (baxua), Ander Mendoza (bateria) eta Javi Montilla (teklatuak).