2024/05/08

Ancient Settlers taldeak jauzia eman nahi du 'Oblivion's Legacy' diskoarekin

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal banda prest dago Oblivion's Legacy bigarren diskoarekin jauzia emateko. Maiatzaren 17an argitaratuko dute Scarlet Records diskoetxe italiar ezagunarekin.

Subversive da hirugarren eta azken aurrerapen singlea, eta bideoklip batekin aurkeztu dute.

Lan berriak Hamar abesti ditu eta Fredrik Nordström (At The Gates, In Flames, Opeth...) ezagunak nahastu zein masterizatu ditu Suediako Fredman estudioetan. Azala, berriz, Jon Toussas (Nightrage, W.E.B....) ilustratzaileak egin du.

01. The Circle Of Misanthropy
02. Oblivion's Legacy
03. Stardust Odyssey
04. Wounded Heart
05. Subversive
06. Coven Garden
07. The Mechanical Threats Paradox
08. The Last Battle In The Earth
09. Cosmic Farewell
10. Redemption

Scarlet Records diskoetxeak hau dio Oblivion's Legacy diskoari buruz:

"Ancient Settlersek berehala lortu zuen ospe izugarria death metal melodikoaren Europako eszenan, zuzeneko jarduera etengabeari esker, eta orain beste koska bat igotzeko irrikaz daude bigarren lanarekin. Argen Death liderraren ahots basatiak gidatuta, taldeak konfiantza osoz menperatzen du melodeath musika riff astunen, erritmo lodien eta lelo itsaskorren bidez (Suediako aitabitxi guztiek erakutsi ziguten moduan). Giza existentzian sakontzen duen lan kontzeptuala da, gizabanako eta espezie gisa uzten dugun ondarea aztertuz. Letrek gure ekintzen eragina, aurrez aurre ditugun borrokak eta guztiok zain izango dugun azken helmuga jasotzen dituzte".

Beste bi aurrerapenak hauek dira:

Ancient Settlers - Coven Garden

Ancient Settlers - Wounded Heart

Lan berriaren eta beraien ibilbidearen harira, Herriko Burdinak boskoteari egindako elkarrizketa hemen irakur dezakezue.

Ancient Settlers musikari hauek osatzen dute: Argen Death (ahotsa) Carlos Chiesa-Estomba (gitarra eta ahotsak) Agustín Martinez (gitarra) Miguel Herrera (baxua) Herman Riera (bateria).

Hurrengo kontzertuak