Zarauzko Anestesia thrashcore taldeak Gorrotoaren Ahotsa lehendabiziko diskoaren 25. urteurrena ospatzeari ekin dio. Binilo formatuan berrargitaratu dute garaiko kamisetarekin batera, eta biak dagoeneko eskuratu daizteke.
Lana berriz ere masterizatu dute Elkar estudioetan Victor Sanchezen gidaritzapean. Biniloa 180 gramokoa da eta karpeta bikoitza du. Diseinu originala Dani Aizpurua baxu jotzaileak egin zuen. Moldaketaz, berriz, Hodei Esteban arduratu da.
Urteurrena biribiltzeko, gipuzkoarrek kontzertu bira berezia egingo dute irailaren 15etik aurrera. Sei kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan:
Kontzertuetan Gorrotoaren Ahotsa osorik eskainiko dute, hainbat klasikorekin batera. Galdu behar duzu?