
Zarauzko Anestesia thrashcore bandak larunbatean, urriaren 10ean, ekingo dio Erantzun bigarren diskoaren 30. urteurreneko bira bereziari, Bilboko Kafe Antzokian.
Ordea, aldaketa esanguratsu baten berri eman dute sare sozialetan. Bira hasi bezperan, Ibon Esteibar abeslariari ebakuntza bat egingo diote, eta, ondorioz, ezin izango du kontzertuan parte hartu.
Hainbat aukeren inguruan hausnartu ondoren, "larrialdi plan bat" antolatzea erabaki dute. Horrela, Euskal Herriko hiru abeslari eta lagun gonbidatu dituzte Esteibarren ordez aritzeko: Haritz Lete (Cobra), Ñun (Hilkar) eta Ibon Negreira (Biok).
Bakoitzak errepertorioaren heren bat abestuko duela jakinarazi du bandak, "gau hori bereziagoa eta bakarragoa eginez". Sarrera eskuratu dutenek "egoera ulertzea" espero dute, eta haiek "onena" emango dutela. Horrekin batera, "maitasun eta elkartasun" guztia eskani diote Esteibarri, "laster errekuperatzeko".
Bestalde, urteurrena dela eta, gipuzkoarrek Erantzun lana 180 gramoko biniloan berrargitaratu dute, berriz masterizatuta eta diseinua berrituta. Helbide honetan eskuratu daiteke.
Erantzun 30 urte birari dagokionez, gogoratu behar da bost kontzertuko bira eskainiko dutela: