Bizkaiko Auritz heavy/power metal taldeak, azkenik, 2026an argitaratuko du Dragoi beltzaren kluba (Maldito Records) bigarren disko-liburua. Era berean, Laino eder hori kontakizunaren hirugarren atala izango da. Dena dela, abesti berriak lehenago entzun ahal izango direla adierazi dute.
Duela hilabete batzuk iragarri genuen moduan, bandak aldaketa bat izan du. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute: Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak), Jorge Murillo (baxua) eta Alex Rodrigues (bateria).
2018an kaleratu zuten Laino eder hori lehen diskoa, kontakizunaren aurreneko atala. Hiru abesti bideoklip banarekin aurkeztu zituzten:
Auritz - Zin dagizut
Auritz - Nahi
Auritz - Uren kantua