2025/07/31

Beretter bandarentzat mina eta zauria ez dira baliokideak

Lea-Artibaiko Beretter metalcore taldeak Mina ≠ Zauria single berria aurkeztu du. Hirukoaren euskarazko aurreneko kanta da.

Plataforma digitaletan entzungai duzue, eta baita jarraian ere:

Maiatzean estreinatu zuten beraien lehen abestia: Rawflesh. Lekeitioko zineman grabaturiko bideoklip batekin estreinatu zuten:

Beretter banda osatzen dute Markina-Xemeingo Amets Arrazola baxu jotzaileak eta Ibon Juaristi gitarristak, eta Lekeitioko Ibai Zabala abeslariak. Musikalki, metalcore, deathcore eta hardcore doinuak nahasten dituztela diote. Hizkuntzari dagokionez, ingelesa eta euskara tartekatzeko asmoa dute.

Hurrengo kontzertuak