
Algortako Black Sarna rock/metal banda azaleratu da. Ez dira hasiberriak, beteranoak dira musikariak eta zortzi bat urte eman dituzte entsegu lokalean aurkeztu nahi dutena prestatzen.
Denbora horretan, hainbat kide aldaketa izan dituzte, baina badirudi laukotea egonkortu dutela. Gotzon Torro da abeslaria (Odd Heathenish eta Konter ohia), Peio gitarrista, Borja baxu jotzailea eta Jaime bateria jotzailea.
Momentuz, soilik abesti bat dute grabatuta, maketa gisa —hemen entzun daiteke zati bat—. Dena dela, kantak behar den moduan grabatzeko asmoa dute, Xanperekin Bilboko Koba estudioan.