2025/05/21

Bosgarren Hellbona jaialdia urriaren 11n izango da

Villabonako Hellbona heavy metal jaialdiaren bosgarren edizioaren aurkezpena egin zuten atzo Aljibean. Urriaren 11n izango da, eta Hellbona elkarte sortu berriaren bidez antolatu dute.

Aurten ere, Euskal Herriko zortzi taldek parte hartuko dute bi agertokitan banatuta. Berdura plazan ariko dira Bourbon Kings, Itinerum, Izan Bai eta Obego. Aldiz, Aljibean beste lau talde hauek joko dute: Knives, Ztah, Mutilated Judge eta Shallow Waters. Askotarikoa eta aberatsa izango da eskaintza.

Hurrengo kontzertuak