2025/05/18

Bourbon Kings bandak bateria jotzailea agurtu du, pena handiarekin

Atarrabiako Bourbon Kings nu metal taldeak askok espero ez zuten albistea eman du. David Topper bateria jotzaileak banda uztea erabaki du, hamar urte baino gehiagoren ondoren.

Sare sozialetan eman ditu erabakiaren arrazoiak: "Azken denboran, buruak eta gorputzak gelditzea eskatzen didate, atseden hartzeko. Egokiena, beraz, gelditzea da. Ez dut despedida bat dela esan nahi, baina ez dut itzulerarako datarik jarri nahi". Topperren oharra gaztelaniaz eta osorik irakur dezakezue hemen.

Ion Feligreras de ordezkoa, gaur egun Diabulus in Musica taldean ere badabilena.

Gogoratu behar da nafarrek otsailean argitaratu zutela Pay To Win (Art Gates Records) laugarren diskoa.

Zazpi kanta ditu lan berriak, eta horietako hiruren bideoklip zein ikus-entzunezkoak plazaratu dituzte .

Bourbon Kings - Cada cicatriz

Bourbon Kings - Haka

Bourbon Kings - Tonight

Laster iragarriko dute bateria jotzaile berria zein den. Gainerako taldekideak dira Aaron DB (ahotsa), Julen Dread (gitarra), Mash Up Paik (samplerrak eta programazioak) eta Jon Bourb On (baxua eta ahotsa).

Hurrengo kontzertuak